Zenbat denboraz bizi ote gara euskaraz?

3,00€

Laburpena: Ikerlan hau euskararen erabilerari buruzko ikerketa kuantitatibo bat da, Hondarribian egina, baina edonorako baliagarria izatea du helburu: ikerlan honen balioa ez dago hainbeste toki jakin batean euskararen erabilerari buruz ematen dituen emaitza edo datuetan, lan honen benetako balioa hizkuntzen erabilera neurtzeko ikuspegi berri bat eskaintzeko ahaleginean datza.

Horretarako, ikertzaileak lan zientifiko bati dagozkion urratsak jarraitu ditu: ikerketa- objektua definitu, ordura arte horren gainean egindako lanak aztertu, helburuak finkatu, marko teorikoa eraiki, hipotesiak egin, metodologia zehaztu eta datuen bilketa burutu, handik, azkenean, emaitzak atera ahal izateko.

Baina lan zientifiko bati dagokion bezala, ikerlan honek ez du ezeren amaiera izan nahi, hasiera baizik: ikerbide berri baten hasiera, hain zuzen.

Hitz gakoak: hizkuntza-erabilera osoa, denbora-esparruak, jardun-motak, metodologia berria

Egilea(k): 
Eneko Oiartzabal
Aldizkaria: 
X. HAUSNARTU - Euskal Soziolinguistika Sariak
Urtea: 
2017 (4)