Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean

3,00€

Laburpena: Euskararen jarraipenaren  gaia  dugu aztergai,  Ipar  Euskal Kostaldean.  Familia bidezko transmisioa kolokan da bertan eta hezkuntza sistemak funtsezko rola jokatzen du belaunaldi berriak euskalduntzen. Ingurumaria horretan, guraso batzuek beren seme-alabak murgiltze ereduan eskolatzen dituzte, eta horien artean bada guraso erdaldunik. Hautu horren atzean dauden arrazoiak azaleratzen saiatu gara. Hizkuntza sozializazioaren hurbilpen teorikoaren baitan interpretatu dugu guraso horien erabakia. Hizkuntza biografiak erabili ditugu haien bizitza praktikora hurbiltzeko: bizitza ibilbideen azterketatik abiatuta, seme-alabak euskaraz (ere) sozializatzeko arrazoiak, gertaerak eta prozesuak atzematen saiatu gara.

   Gako-hitzak: Euskararen jarraipena, guraso erdaldunak, hizkuntza sozializazioa, hizkuntza biziberritzea, identitatea eta hizkuntza biografiak

Egilea(k): 
Urko Ikardo
Aldizkaria: 
X. HAUSNARTU - Euskal Soziolinguistika Sariak